...eta bizitzaren zentzua
aurkitzeko bide horretan
heriotzaren zentzuak
eskuaz agurtu zuen
...eta ulertu zuen dena
gezur sinesgarri bat zela
inoiz inor engainatzeko
gai izango ez zen gezur bat
...eta bizitzaren zentzua
ulertzeko bide horretan
heriotzaren zentzuak
eskuaz agurtu zuen
...eta liburu bat idazteko
zuen ideiaz ez zuen inork
sekula ezer ere jakin,
sekula ezer ere galdegin
...ta agian noizbait eman asmoz gordetako
muxu guztiak lurretik sakabanatu ziren
eta ez zen bere zitara iritsi
begiak itxita, betiko galdera
zer gehiago egin nezakeen?
begiak itxita, betiko...
...ta agian noizbait eman asmoz gordetako
muxu guztiak lurretik sakabanatu ziren
eta ez zen bere zitara iritsi
eta lurretik sakabanatu ziren muxuak
ez ziren iritsi
iritsi
Tenha acesso a benefícios exclusivos no App e no Site
Chega de anúncios
Badges exclusivas
Mais recursos no app do Afinador
Atendimento Prioritário
Aumente seu limite de lista
Ajude a produzir mais conteúdo