Cifra Club

Askatasun parabolikoa

Fermin Muguruza

Ainda não temos a cifra desta música.

Azken patua da
Aurretik finkatua
Fatalismoaren doktrina
Haren jokabide
Nahiak ezin alda
Onartzean dantzan jokaera

Hauxe dugu Askatasun Parabolikoa
Inportanteena da
aukeratzeko bidea
Hauxe dugu Askatasuna Parabolikoa
Katea aldatzeko gaia
ez esklaboa?

"Esnatu zenean, dinosaroak
Hantxe jarraitzen zuen" Monterrosorena
Fosilisatze intelektuala
Telebistaren eraginez edo izua.

Atxagaren "Trikuarena" ipuinetan bezala
Berritu gabe hiztegi unibertsala
Hodi katodikoak, orain plasma
Elektroi jarioak kolpatuz: argia

Hauxe dugu Askatasun Parabolikoa...

"Izena duen guztia omen da"
Chomskyk dio: CNN-n ez dena, ba ez da
"Baina ikusten ez bada ez delako ez da" (Aranbarri)
Denok beharko fama, 15 minutuak (Warhol)

Hegal egiten duten dortokak
Satelite Jauna eta bere koadrilla
Haurtzaroaz tajuz anputatuak
Lehenaldiaz eta etorkizunaz.

Mugarik gabeko nazio bakarra
Konsumitzale libreak, desklasatuak
Kapitalaren amarrua, soaldi hutsalak
Erakusleihoan dena saihestezina

Skyline-a, antenaz itsaso bat
Telebista pantailak gaizki fokatuak
Degradazioa da, ikuskizuna
Sagu lasterketa, konbertituen sumina

Hauxe dugu Askatasun Parabolikoa
Demokrazia Matxuratuetan zikirotuta

Outros vídeos desta música
    0 exibições

    Afinação da cifra

    Afinador online

    0 comentários

    Ver todos os comentários

    Entre para o Cifra Club PRO

    Tenha acesso a benefícios exclusivos no App e no Site

    • Chega de anúncios

    • Badges exclusivas

    • Mais recursos no app do Afinador

    • Atendimento Prioritário

    • Aumente seu limite de lista

    • Ajude a produzir mais conteúdo

    Cifra Club Pro

    Aproveite o Cifra Club com benefícios exclusivos e sem anúncios
    Cifra Club Pro
    Aproveite o Cifra Club com benefícios exclusivos e sem anúncios
    Ops (: Contenido disponible sólo en portugués.
    OK