Seirehun urte inguru
Kosta aldean zen gertatu
Itsasgizon zahar batek
Behintzat hala zidan kontatu
Enbat itzelak Gaztelugatxen
Untzi eder bat zuen hondatzen
Euskaldunontzat barruan
Altxor haundiak ei zekartzan
Igaz udako goiz batez
Eguzkiaren lehen printzez
Jo nuen itsas barrena
Bihotza dardara eginez
Murgildu nintzen ur gardenetan
Arakatu ongi hare-haitzetan
Han zegoen tinkaturik
Goroldioak estalirik
Indar guztioz bultzatzen
Altxor kutxa zabaldu nuen
Atzera egin ninduen
Uhin haundia altxatu zen
Inor ez zapaltzeko gogoa
Zapalduak ez izatekoa
Hau da gure urguilua
Altxor guztien iturria
Eta hau hola ez bazan
Sar nazatela kalabazan
Ipui txit barregarriak
Kontatu nizkizuen plazan
Mais de 15 cursos com aulas exclusivas, materiais didáticos e exercícios por R$49,90/mês.
Tenha acesso a benefícios exclusivos no App e no Site
Chega de anúncios
Mais recursos no app do Afinador
Atendimento Prioritário
Aumente seu limite de lista
Ajude a produzir mais conteúdo