Gaua, isila bezain iluna
hala ere,
ilunagoa da eguna.
Bihotzan hiltzatu zitzaidan
oroipen tristea ahaztu
nahi nuke;
aspaldi ihesi joan zen
denbora berreskuratu
nahi nuke.
Gaua, isila bezain iluna
hala ere,
ilunagoa da eguna.
Hain urrun daudenean
taupada askea
hurbil sentitu
nahi nuke;
hain hurbil daudenean
desio urruna
egi bihurtu
nahi nuke.
Gauaren besoak zabalik daude
arima galduak izkutatzeko.
Gauaren begiak ertsita daude
amets oro izar bilakatzeko.
Gaur maite nauzula entzun
nahiko nuke
nahiz eta gezurra izan;
maite zaitudala esan
nahiko nuke
nahiz eta egia izan.
Nahi nuke...
Tenha acesso a benefícios exclusivos no App e no Site
Chega de anúncios
Badges exclusivas
Mais recursos no app do Afinador
Atendimento Prioritário
Aumente seu limite de lista
Ajude a produzir mais conteúdo